
Osagaiak:
Esnea (litro 1)
Arrautzak(3)
Arto-irina (40 gr)
Limoi azal erdia
Kanela-hautsa (4 koilarakada txiki)
Kanela-zotza (1)
Nola egin:
Esnea egosi azukre erdiarekin, limoi azalarekin eta kanela-zotzarekin. Gainontzeko azukrea arrautzen zuringoarekin eta arto-irinarekin nahastu.
Esnea egosten hasten denean, minutu batean zehar irabiatu azukrea lapikora ez itsasteko. Gero, lapikoa sutik kendu eta itxaron. Epeltzen denean, kanela-zotza eta limoi azala kendu, eta aldez aurretik egindako nahasketa gehitu. Ondo nahastu.
Berriro egosi. Irabiatu natilak loditu arte.
Zerbitzatzeko kanela jarri ahal duzu gainetik edota María gaileta bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario