martes, 21 de abril de 2009

Azeria


Txakurraren familiako haragijale txikia da. Otsoa eta txakurra bezala, mutur zorrotza, belarri handi eta hirukiak eta buztan luzea dauzka.

Begietako niniak, katuarenak bezala, txikitu egiten zaizkio. Gauza geldiak ez ditu oso ondo ikusten, baina, bestalde, ez du arazorik gauez ikusteko.Usaimena ere oso garatua dauka. Salto egiten duenean, buztana erabiltzen du oreka mantentzeko. Eta belarriak, alde guztietara mugi ditzake. Soinu oso arinak entzun ditzake, urrutitik badatoz ere. Azeriak aharrausi egiten duenean, bere 42 hortzak ikusten zaizkio, batez ere, lau letagin luze eta zorrotzak.